“Mandalak” Erakusketa·Exposición

 

Mandala sanskritotik hartutako hitza da. Etimologikoki “zirkulua” bada ere, izen horrekin budismoan eta hinduismoan egiten diren errepresentazio sinbolikoak defi nitzen dira. Diagrama horiek oso konplexuak dira eta, nolabait, unibertsoaren isla dira. Mandala hinduismoaren eta tantrismo budikoaren erritu sakratuetan erabili ohi da meditazio tresna gisa. Estrukturalki, unibertsoaren zentroa, hau da, espazio sakratua, lauki batean kokatutako zirkulu baten bidez adierazten da. Praktikan iantra hinduarrak linealak dira, geometrikoak; mandala budistak figuratiboak, hau da, pertsonaiekin. Puntu kardinalak erabiliz mandala barruan sektore desberdinak bereiztu daitezke.
Esan dugunez mandalak unibertsoa azaltzen du. Autore batzuek mandalekin beste esperesio erlijiosoak lotu dituzte: Erdi Aroko mandorla kristauak, eliza gotikoen zoluan eginiko labirintoak, estilo bereko arrosa leihoak, e.a. Irudi hauek guztiek asmo espiritualarekin egin izan dira.
Ziur aski mandalen irudien unibertsaltasuna forma zirkularrek perfekzioa adieratzen dutela.
Aldi berean zirkuluak naturaren zikloen errepikapena adierazten du, betiko itzulera. Horrela uler daitezke baita ere gure lauburuak. Unibertsaltasun horrekin lotuta Carl Gustav Jung-ek inkontziente kolektiboaren adierazpena bezala ulertu zuen.

//

Los mándalas (o mandalas) son representaciones simbólicas espirituales y rituales del macrocosmos y el microcosmos, utilizadas en el budismo y el hinduismo. Mándala es un término de origen sánscrito. Estructuralmente, el espacio sagrado (el centro del universo y soporte de concentración), es representado como un círculo inscrito dentro de una forma cuadrangular.
En la práctica, los iantra hindúes son lineales, mientras que los mándalas budistas son bastante figurativos. A partir de los ejes cardinales se suelen sectorizar las partes o regiones internas del círculo-mándala.
Por otra parte, otras culturas poseen confi guraciones mandálicas o mandaloides, frecuentemente con intención espiritual: la mandorla (almendra) del arte cristiano medieval, ciertos laberintos en el pavimento de las iglesias góticas, los rosetones de vitral en las mismas iglesias, las chacanas del mundo andino, los diagramas de los pueblos indios, etcétera.
Es muy probable que esta universalidad de las figuras mandálicas se deba al hecho de que las formas concéntricas sugieren una idea de perfección (de equidistancia con respecto a un centro) y de que el perímetro del círculo evoque el eterno retorno de los ciclos de la naturaleza (tal como en la tradición helenística lo proponía, por ejemplo, el uróboros).
Esta de los mándalas hizo que el psiquiatra Carl Gustav Jung los privilegiara como expresiones probables de lo inconsciente colectivo. Para Jung, el centro del mándala fi gura al sí-mismo (Selbst), que el sujeto intenta lograr perfeccionar en el proceso de individualización.

 


 

Edurne Sudupe, Tolosan jaioa.

Margolari autodidaktatzat du bere burua. Haurra zela, ipuinak ikustea maite zuen, ipuinetako marrazkiak batez ere, horiei begira liluratzen baitzen. Eta bere marrazkiak egiteari ekin zion. Eta, ordutik, ez da geratu.

Margo teknikak probatuz joan zen piskanaka. Ikatz-ziriarekin hasi zen; zuri beltzeko marrazkiak maite zituen, eta argi-itzalekin jolasten zuen bere margoei erliebea emanez. Lehen zirriborro eta marretatik azken emaitzera arteko ibilbide hori ikustea izugarri atsegin zuen. Beti arkatza eskuetan, edo boligrafoa, eta beti marrazten.

Ondoren etorri ziren pastelak, olioak, akrilikoak eta akuarelak.

Une bakoitzean, aldatuz joan dira haren marrazkien gaiak. Erretratuak egin zituen garai batean, ikatz-ziri, olio eta pastelaz. Pertsonak margotzen zituen, eta gozatu egiten zuen xehetasunak eta oihalen tolesturetako argi-ilunak irudikatuz. Paisaiak marraztu zituen gero hormetan, eta altzariak, eta marmitak… Eta, orain, mandalak, marrazten ditu. Haietara eraman dute bizitzako gorabeherek edo hartutako bideek, eta haiekin bat egin du.

Mandalak marrazteari eskaintzen dio orain bere denbora guztia. Hainbat euskarri eta tamainatako mandalak egiten ditu: akrilikoak, metroko diametroa duten ohol konglomeratu biribiletan; akuarelak, 70cm zabaleko paperean… Teknika eta formatu ugari, eta bere irudimenetik sortuak denak.

//

Edurne Sudupe, nacida en Tolosa.

Se podría decir que es una pintora autodidacta. Ya de niña pasaba horas y horas mirando cuentos. Mirándolos, porque eran los dibujos lo que llamaban su atención, más que las palabras. Y empezó a crear sus propios dibujos, lo cual no se le daba nada mal.

Poco a poco fue probando una técnica tras otra. Empezó con el carboncillo; le gustaba sobre todo hacer dibujos y sombrearlos en blanco y negro, darles relieve con luces y sombras. Le fascinaba fijarse en ese proceso de creación hasta verlo acabado. En cualquier momento, en cualquier lugar, con lo que fuera que tuviera a mano, un lápiz, un bolígrafo… pero siempre dibujando.

Luego llegaron los pasteles, los óleos, y finalmente los acrílicos y las acuarelas.

Los temas de sus obras han ido variando; cada época, cada momento de su vida ha tenido el suyo. Hubo una época de retratos, a carboncillo, óleo, pastel. Se detenía en refl ejar cada detalle, cada pliegue de las telas y ropas.

Después hizo algunos paisajes en murales, pintó muebles, marmitas… Y ahora dibuja mándalas.

Las circunstancias de la vida, los caminos tomados, la han llevado a los mándalas, ha conectado con ellos, y a ellos les dedica ahora todo su tiempo. Mándalas en distintos soportes y tamaños: en acrílico, sobre tablas redondas de aglomerado de un metro de diámetro; en acuarela, sobre papel de 70cm de ancho… Distintas técnicas y formatos, todas creaciones propias, en función de su destinatario.

"Mandalak" Expo / GKo Gallery