Maite Gurrutxaga

Maite Gurrutxaga

Maite Gurrutxaga  ·  Amezketa 1983

Katalogo / Catálogo / Catalog

 

Maite Gurrutxagak Arte Ederrak ikasketak burutu zituen Bilboko Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bartzelonako UBn. Lizentziatu ondoren, Ilustrazioa ikasi zuen Bartzelonako Escola de la Donan, eta 2008. urtean hasi zen liburuak marrazten. Geroztik, haur, gazte eta helduentzako liburuak ilustratu ditu, baita aldizkariak eta kartelak ere.

Azken urteetan, bere artelanek sari ugari jaso dituzte; hala nola, 2014. urteko Euskadi Saria Literatura Lanaren Ilustrazioa arloan; Dejabu Panpin Laborategiaren Gizona ez da txoria’ antzezlanean oinarritutako ‘Habiak’ komikiarengatik, edota 2015.urtean, Album Ilustratuen Lazarillo Sariarekin, Alaine Agirreren testua daraman ‘Martin’ proiektua dela-eta.

Bere lana Bratislavako ilustrazio biurtekoan edota Guadalajarako FILen, Ilustrazioaren Iberoamerikar Katalogoaren barne egon da erakusgai.

Realizó estudios de Bellas Artes en la Universidad del País Vasco y en UB de Barcelona. Una vez licenciada continuó con los estudios de ilustración en Escola de la Donan de Barcelona, posteriormente a partir de 2008 comenzó a ilustrar libros. Así, ha ilustrado libros para niños, jóvenes y adultos, también realizando trabajos para periódicos y cartelería.

En los últimos años sus trabajos han obtenido diferentes premios, en 2014 Euskadi Saria Literatura Lanaren Ilustrazioa; por el cómic ‘Habiak’  basado en la obra de teatro Gizona ez da txoria’ de Dejabu Panpin Laborategia; y en 2015 con el Premio Lazarillo de Álbum Ilustrado para el proyecto ‘Martin’  con textos de Alaine Agirreren.

Su trabajo ha sido expuesto en la bienal de Ilustración de Bratislava, en FIL de  Guadalajara, o en el Catalogo Iberoamericano de la Ilustración.