Ainara Azpiazu Aduriz «AXPI»

AXPI_Ainara_Azpiazu_Aduriz_GKoGallery

Ainara Azpiazu Aduriz Hernanin jaio zen, 1980 urtean. Santo Tomas Lizeoko irakasle batek 15 urterekin“Axpi” izengoitia jarri, eta oraindik ere mantentzen du, ingurukoek erabili eta erabili, zabalduz joan baita. Duela bi urte Igeldon bizi eta lan egiten du. Soziologian Lizentziatu eta gero (2001), ikerketa soziolinguistikoak egiten hasi zen. Zenbait ikerlan egin eta gero marrazketarekin eta artearekin lotutako ogibidea nahi zuela erabaki, eta Arte Ederrak egitera joan zen Bilbora. Azken urteetan komiki eta liburuetarako ilustrazioak argitaratu ditu. Formazio zehatzago baten beharra ikusita, 2012an Italian (Macerata) Ars In Fabula Ilustrazio Masterra egitera joan eta 2013an bukatu berri Argitaratzeko Ilustrazio Masterra, Master in Illustrazione per l’Editoria. Hau da bere lehen erakusketa.

LIBURUAK

2014 – Printzesa Pixontzia. Xabier Mendigurenek idatzia. Elkar argitaletxea.
2013 – Izotz Zuloa. Olatz Bravok idatzia, Erein argitaletxea.
2012 – Mara eta Izar saltzailea. Maribel Aiertzak idatzia. Ibaizabal argitaletxea.
               Ai, ai, ai. Yolanda Arrietak idatzia. Mezulari argitaletxea.
2011 – Manta Belaunetan. Antton Kazabonek idatzia, Ibaizabal argitaletxea.
2010 – Maddiren Ametsak. Iñaki Zubeldiak idatzia, Descleè de Brower argitaletxea.

KOMIKIAK

2004tik 2014ra Hernaniko Kronikan Komiki tirak hiru astean behin.
2012 – Galtzakomik sariketan Lehen Saria Perfekzio bila lanarekin.
2012 – Arrasateko komiki ez sexisten lehiaketan Euskarazko tira onenaren Saria.
2010 – Galtzakomik sariketa Bigarren Saria Argi Ibili lanarekin.
2009an eta 2008an – Hiru hilabetez eguneroko tirak Berria Egunkariko Iritzia sailean.
2005 – Portugaleteko Komiki Lehiaketan Euskarazko lanik onenaren Akzesita.

 

.

GKoGallery_KATALOGOA_Ainara_Azpiazu_Aduriz «AXPI»

.